Tokian tokiko laborantza izango du ardatz 'Geltokia' saioak, Aritz Ganboak gidatuta
- Bideoa:
Gaurko atalean bertako laborantza izango du ardatz 'Geltokia' saioak, Aritz Ganboak gidatuta. Nekazarien lan baldintzen inguruan arituko dira Ramon Lacalzada (LAB) eta Irati Bañuelos (ELA). Solasaldian, ordea, Patxiku Irisarri, Imanol Ibero eta Maite Sanchez izango dira. Eta bukatzeko, babarrunekin egindako errezeta goxo bat prestatuko digu Koldo Garciak.
Gogoratu 'Geltokia' saioa asteartero izaten dela ikusgai, 22:00etan, Hamaika Telebistan eta nahieran www.hamaika.eus webgunean.
- Created on .