'Arabako Mahastiak' izendapenaren aurkako epaia eman du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak
Ekonomia
Irene Garitagoitia Beitia
2024-11-07 18:33
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Errioxako jatorri izendapenari. Ontzat jo du 'Arabako Mahastiak' izendapena babestu eta inskribatzearen kontra aurkeztutako helegitea. Hala iragarri du Errioxa Izendapenaren Kontseilu Arautzaileak. Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak eman du albistearen berri. Argitu duenez, saileko zerbitzu juridikoak ebazpena aztertzen ari dira. Ostiralean egingo dute horren inguruko balorazio publikoa.

















