Skip to main content

Aurrerapenak nekazari eta Arabako Foru Aldundiaren arteko bileran

Ekonomia

Bigarren egunez, Eusko Jaurlaritzaren inguruak hartu dituzte Arabako laborariek. UAGA sindikatuak eta Trebiñu eta Araba Landaren Alde elkarteak deituta, Erakundeen inplikazioa aldarrikatu dute berriz ere, euren eskaerak biltzen dituen idatzia Jaurlaritzari emanez. Asteartean Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen foru diputatuarekin, Amaia Barredorekin, izandako bileran aurrerapenak eman direla baieztatu du UAGAk. Adostutako neurrien artean, aurreratutako BEZaren itzulera eta PFEZan justifikatzeko zailak diren gastuen hobariak mantentzea.