Batzartuko dira sindikatuak eta gobernua, pentsio erreformaren kontrako grebaren bezperan
Ekonomia
2023, api. 05 - 10:04
Pentsio erreformaren aurkako borrokak apirilaren 6an izango du du hamaikagarren greba eta mobilizazio eguna. Parisko Gobernuak erreforma 49.3 artikulua erabalita onartu zuen, bozketarik gabe, eta bere bederatzi botoengatik zentsura mozioa gainditu zuen. Ordutik, mobilizazioak tinkotu dira. Greba eguna Frantziako intersindikala eta Elisabeth Borne Frantziako lehen ministroaren arteko bileraren biharamunean izango da.