Bizkaiko zahar etxe pribatuetako langileek greba eguna izan dute LABek deituta
Ekonomia
2022, aza. 17 - 16:11
Ostegun honetan, LABek greba eguna egin du Bizkaiko egoitzetan, eta elkarretaratzea egin du Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean. Gaur egungo gehiegizko ratioak salatu ditu; izan ere, zaintzaile batek 15 egoiliar artatu behar ditu.
Egungo ratioen aurrean, LABek gutxieneko ratioen proposamena argitaratu du. Besteak beste, gutxieneko langile-ratioa lau egoiliar bakoitzeko zaintzaile bat izatea proposatu du LABek, eta erizaintza-zerbitzua 24 orduz egotea.
Bihar bigarren greba eguna egingo dute eta 11: 00etan mobilizatuko dira Bilbon, IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzaren aurrean.
LABek egoeraren erantzule jotzen ditu adinekoen zaintzaren eredu merkantilista inposatzen dutenak, hau da, Bizkaiko Foru Aldundia, Jaurlaritza eta sektoreko enpresak. Horregatik, erantzunkizuna bere gain hartzea eta egoerari irtenbidea ematea exigitu dute.