ELBk Lurraldearen eta Itsasoaren Departamentuko zuzendaritzak Baionan duen egoitza blokeatu du
Ekonomia
2024, ots. 05 - 10:02
Traktoreek Lurraldearen eta Itsasoaren Departamenduko Zuzendaritzak Baionan duen egoitza blokeatu dute. Salatu dute Europako NPB Nekazaritza Politika Bateratuaren laguntzak ez zaizkiela heldu. ELBren arabera, 515 etxalde daude Garazi/Baigorrin eta etxalde bakoitzak 15.000 euro inguru ordaindu beharko lituzke. Erantzun bat lortu artean ez dira mugituko.