Euskal Hirigune Elkargoak Europako funtsen banaketa kudeatuko du lehen aldiz
Ekonomia
2023, aza. 09 - 09:11
Lehen aldia da Europako funtsak zuzenean kudeatuko dituela, Akitania Berriko eskualdearen esku hartzerik gabe. 10,8 milioi euro banatuko ditu 2024 eta 2027 artean baliatzeko. Azaroaren 17an programa zehatzago aurkeztuko dute jendaurrean, Baionako Arteen Hirian.