Skip to main content

Frantziako Senatuak erretiro adina 62 urtetik 64 urtera atzeratzea onartu du

Ekonomia

Erretiro adina 62 urtetik 64 urtera atzeratzea helburu duen 7. artikulua onartu dute. Aldeko 201 boto eta kontrako 115 botorekin egin du aurrera. Gainera, Macronek defendaturiko lege egitasmoa oraindik ere gehiago gogortzeko asmoa berretsi du eskuinak. Pentsioen erregimen bereziak desagerrarazi nahi dituzte.

Martxoaren 11rako mobilizatzeko deialdi berria egin dute sindikatuek.