Skip to main content

Gasteizko Michelineko langileek lantegien arteko batzordetik ateratzea erabaki dute

Ekonomia

Mikel Claver

2023, urr. 10 - 12:10
Lantegien arteko batzordetik irtetearen aldeko aukerak bozken %51 jaso du lantokian egindako erreferendumean. Osotara, 1.237 baiezko bozka eta 1.143 ezezko bozka jaso dira, %70 parte hartzearekin. Gasteizko batzordeak erabaki honen berri emango du orain zentroartekoari eta bertatik ateratzeko prozesua hasiko da. Behin prozesua bukatuta, negoziazio kolektiboari inguruko erabakiak Gasteizko langile batzordearen gain egongo dira.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista