Skip to main content

Martxoaren 7an lurraldea geldiarazteko deialdiari begira, Baionan jendetza batu da berriro

Ekonomia

Parisko Gobernuak proposatutako pentsio erreformaren kontra, bostgarren greba eguna dute Ipar Euskal Herrian. Baionan manifestazioa egin dute, eta beste behin ere jendetza batu da. Bada, sindikatuek ohartarazi dute politikariek entzungor jarraitzen badute, langileei, gazteei eta pentsiodunei mugimendua gogortzeko deia egingo dietela, martxoaren 7an Frantzia geldiarazteko.