Skip to main content

Neurri zehatzen zain, nekazariek Baionako sarbideak blokeatu dituzte

Ekonomia

Ohartarazi dutenez, blokeoari eutsiko diote Paristik erantzun argiak lortu arte. Zirkulazio zailtasun handiak daude, A-63 autobidea blokeatuta baitago. Ekoizleek tasak eta araudiak arintzeko erreklamatzen dute: "Ustiategien ekonomia itotzen ari dira eta ezin gara duintasunez bizi".