Skip to main content

Parisko Gobernuaren pentsio erreformaren kontra milaka lagun kalera atera dira Baionan

Ekonomia

Emmanuel Macron presidentearen gobernuak aurrera eraman nahi duen pentsioen erreformaren aurka egiteko milaka lagun kalera atera dira Baionan. Aurreikuspenak bete dira, eta mobilizazio jendetsua egin dute. CDFT, CGT, FO, CFE CGC, CFTC, UNSA, Solidaires eta FSU sindikatuen artean osatutako intersindikak deitu du mobilizazioa. LAB sindikatua ere batu da protestara. Grebak iritzia aldarazten ez badio Parisko Gobernuari, urtarrilaren 23an du onartzeko asmoa. Horregatik, mobilizazioa iraunkorra bilakatzeko asmo dute sindikatuek.