Skip to main content

Pentsio erreformaren aurkako hamargarren protesta eguna dute Ipar Euskal Herrian

Ekonomia

Pentsio erreformaren aurkako hamargarren protesta eguna dute Ipar Euskal Herrian eta Frantzian. 150 manifestarik Biarritzeko aireportua blokeatu dute goizean. Gauzak horrela, pentsioen erreforma ez aplikatzeko aldarrikapenek hartu dituzte kaleak berriro. Tentsioak gora egiten duen bitartean, Macron presidentea babesa galtzen ari da. Izan ere, azken inkestaren arabera, sei puntu egin du behera.