Skip to main content

Pentsio erreformari buruzko erreferenduma atzera bota du Frantziako Konstituzionalak

Ekonomia

Argudiatu du legea ez dela “politika ekonomikoari buruzko erreforma bat” eta erreferendum eskaera egin ziotenean, apirilaren 13an, erretiroaren adin ofiziala 62 urtekoa zela. Izan ere, apirilaren 15ean izenpetu zen legea.

Mobilizazioek indartuta, protestari eutsiko diote sindikatuek. Hamalaugarren protesta eguna ekainaren 6rako deitu dute. Ekainaren 8an, LIOT taldeak aurkeztutako lege proposamen berri bat bozkatuko du Frantziako Asanblada nazionalak.