Pentsio sistema propioa aldarrikatu du LABek Hendaia eta Irun artean egindako protestan
Ekonomia
2023, ots. 08 - 13:02
Madrilgo eta Parisko Gobernuen pentsio erreformak salatu ditu LABek, eta sistema propioa aldarrikatu du Hendaia eta Irun artean egindako manifestazioan. Sindikatuak ziurtatu du posiblea dela pentsio sistema publikoa bermatzea murrizketarik gabe. Hala, alderdi politikoei eskatu diete murrizketa gehiagorik ez onartzea, eta pentsioen inguruko erabakiak Euskal Herrian har daitezen iniziatiba politikoak exigitu diete. Ildo horretan, LABek beharrezkotzat jo du Gizarte Segurantzaren Euskal Legea.