Skip to main content

San Juan de Dios ospitaleko langileek “lowcost” langileak direla salatu dute

Ekonomia

Iruñeko eta Tuterako San Juan de Dios ospitaleetako langileek elkarretaratzea egin dute gaur Nafarroako hiriburuko Udaletxe plazan, eta salatu dute Osasunbideko profesionalekin duten soldata arrakala murriztuko zukeen hitzarmen duin bat negoziatzeari uko egiten diola zuzendaritzak. San Juan de Dios ospitaleetan artaturiko pazienteen %95 osasun publikotik deribatzen dituzte, eta, horregatik, ospitale horien "Osasunbidearen marka zuria" direla salatu dute langileek, "low cost" ospitaleak direla.