Pentsio publiko duinak eta genero arrakalarekin amaitzea erdigunean
Ekonomia
2023, uzt. 17 - 23:07
Euskal herriko Pentsiodunen Mugimendua uztailaren 23ko hauteskunde orokorren aurrean kalera atera dira pentsio publiko duinak defendatzeko eta alderdi politikoei konpromisoa eskatzeko. Diotenez, legegintzaldi honetan, alderdi politiko batzuek euren aldarrikapenak babestu dituzten arren, ez dira behar bezala islatu onartutako erreformetan. Hala, azken urteotan, pentsiodunek erosteko ahalmena galdu dute eta haien bizi baldintzak okerrera egin dute.