Skip to main content

Zortzigarren greba eguna dute Ipar Euskal Herrian pentsio erreformaren aurka

Ekonomia

Ane Garitaonandia

2023, mar. 15 - 08:03

Erretretaren erreformaren azken testua prestatuko du batzorde paritarioak. Gauzak horrela, protesta gisara, Mugerreko pleita gunea blokeatu dute hainbat grebalarik. FSU, Solidaires eta Tarnose-Bokaleko CGTk ere parte hartu du protestan. Egoerak berdintsu jarraitzen badu, blokeo ekintzak antolatuko dituzte datozen egunetan.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista