1960tik Hernanin gertatutako 662 giza eskubide urraketa kasu bildu dituzte
Gurean Gaur
2019, urt. 23 - 17:01
1960tik 2018ra, Hernanin motibazio politikoz izandako giza eskubideen urraketak jasotzen dituen txostena aurkeztu dute Hernaniko Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak. Guztira, 662 kasu dokumentatu dituzte, eta 416 biktima daude tartean. Lanaren egileak azaldu du tresna garrantzitsua izango dela txostena egia jakiteko, baina, hernaniar askorentzat gogorra izango da sufrimendu asko duelako, baina, beharrezkoa aldi berean.