Hontzak konpartsak "Vatikanoko harategiak" epaiketan absoluzioa lortu du
Gurean Gaur
2019, urt. 23 - 17:01
2017ko aste nagusian, Hontzak konpartsak “Vatikanoko harategiak” izeneko dekorazioaz apaindu zuen Areatzako kaian urtero kokatzen duten konpartsa. Aldarrikapena, zinez grafikoa, aste nagusitik pasa ziren guztien arreta deitu zuen. Gauzak horrela, elizatik eta Falange Vasco -Navarratik, aginteen aurrean salaketa jarri eta auzi judiziala martxan jarri zen, sentimendu erlijiosoen kontrako ustezko irainengatik. Urte eta erdi beranduago, Bilboko hirugarren Epaitegi Penaletik, absoluzioa jaso dute.