Adostuzeko kideek zor zaien kalte-ordaina exijitu dute EAJren egoitzaren aurrean
Gurean Gaur
2019, Maiatza 16 - 14:05
2400 irakaslek erreklamazioa jarri zuen martxoan beren kalte-ordaina exijitzeko. Irakasle izandako hauek aurre erretiroa onartu zuten bere garaian gazteagoei lekua uzteko eta trukean kalte-ordaina agindu zieten Gobernutik 2012an. Gobernuak irakaskuntzako hitzarmenaren zati hau etenaldian dauka, kostuak bere gain ezin hartu dituela argudiatuta. 2012tik, hasi zirenetik, igotzen ari da zorra, momentu honetan 80-120 milioitakoa da. Azaldu dute, beti adierazi dutela elkartetik gauzak errazteko borondatea, zatika ordaintzea esaterako. Irakasle jubilatuen bi herena dira momentu honetan. Eusko jaurlaritzari erantzukizunak eskatu dizkiete. Elkarteko ordezkariak azaldu duenez krisiaren ondorioz etenda egon den Lege Proposamena onartu dute alderdiek, EAJk izan ezik. Adostuzetik nabarmendu dute alderdiek jakinarazi dietela dirua egon badagoela. Honela, azaldu dute prest daudela ordainketetan egutegi bat ezartzeko, beti ere lana errazte aldera.