Skip to main content

Almudena Otaola (EAJ): "Estatutuaren eskumenen egutegia zehaztea albiste pozgarria da"

Gurean Gaur

2020, ots. 19 - 16:02
Elkarrizketaren tartean, EAJko senatari Almudena Otaolarekin solasteko aukera izan dugu. Bertan, poztasuna azaldu du, biharkoan Gernikako Estatutuko eskumenen inguruko egutegia jakinaraziko dutelako Madril eta Lakuako gobernuek. Horrekin batera, Urkullu Lehendakariak Zaldibarko zabortegiaren auzian emandako azalpenekin bat egin du. Senatuko lanari dagokionez, lehen sektoreak Araban duen garrantziaz mintzatu da eta Abiadura Handiko Trena Gasteizera legegintzaldi honen baitan iristea espero duela nabarmendu du. Azkenik, memoriari dagokionean, González Pacheco “Billy el Niño” torturatzaile ezagunaren zerbitzu orria ezagutu behar dela adierazi du.
Hamaika Telebista