Sarek euskal presoen "salbuespen" egoera amaitzeko neurriak helarazi dizkie Kongresuko taldeei
Gurean Gaur
2020, ots. 19 - 16:02
Egindako lana Madrilgo Diputatuen Kongresuko legebiltzar-taldeei helarazi diete. Informean nabarmendu dituzte espetxeetan urratzen diren giza eskubideak. Izan ere, hauen errespetua bermatzea demokrata ororen oinarri izan behar duela dio plataformak. Iniziatibako lehen urratsa izan da informea helaraztea. Aurrera begira, hala nahi duten Legebiltzar-taldeekin biltzeko prestutasun osoa agertu dute.