Athletic-ek eta Realak Sevillan jokatu beharreko Kopako finalaren eguna atzeratu dute
Gurean Gaur
2020, mar. 11 - 19:03
COVID-19 gaitzak eragindako albo-kalteen baitan, prebentzio neurri gisa, apirilaren 18an Sevillako La Cartuja futbol zelaian Athletic-ek eta Realak jokatu behar zuten Kopako finala atzeratu dute. Erabakia Espainiako federazioko eta bi klubetako ordezkariek egindako batzarraren ostean hartu dute. Horiek horrela, 70000 zale inguru bilduko dituen hitzordua beste data leku-aldatzera batetara adostu dute. Hala ere, une honetan, euskal finala noiz jokatuko den erabakitzeke dago oraindik ere. Printzipioz, Txapeldunen Ligako finala baino lehenago lehiatu beharko litzateke eta, egoerak hobera eginez gero, maiatzaren amaierako daten inguruko informazioak azaldu dira.