Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Carola Rackete Sea Watch ontziko kapitaina leku seguru batean daukate mehatxuak direla eta

Gurean Gaur

2019, uzt. 03 - 17:07
Atzo kapitaina libre utzi zutela jakindakoan, Matteo Salvini Italiako Barne ministroak gogor kritikatu du epailearen erabakia. Ekintzaile alemaniarra Italiatik kanporatuko duela ohartarazi du. Hala ere, epailearen aurretik pasatu behar du lehenik kapitainak hilaren 8an. 31 urteko ekintzailea baimenik gabe Lampedusan porturatu zen, ekainaren 12an Mediterraneoan erreskatatutako 40 pertsona lehorreratzeko asmoarekin. Italiako auzitegiek, baina bertan behera utzi dute Sea Watch 3 kapitainaren aurkako atxilotze agindua, argudiatuta "bere egitekoa" egin zuela. Epaileak, egotzitako erresistentzia eta gerraontzi batenganako bortizkeria karguak kendu dizkio. Bestalde, astean zehar Euskal Herrian elkartasun uholdea izan da Mediterraneoko errefuxiatuen eta kapitain alemaniarraren alde.
Hamaika Telebista