Datorren kurtsoan Seaskako 12 irakasle finantzatzeko prest azaldu da Parisko Gobernua
Gurean Gaur
2019, uzt. 03 - 18:07
Datorren kustoan Seaskako 12 irakasle finantzatzeko prest azaldu da Parisko Gobernua. Eskaintza berri honek ez ditu Seaskaren eskakizunak asebetetzen, baina aurrerapausutzat har daiteke, orain harte Macronen gobernua 10 irakasle bakarrik jartzeko prest zegoela kontutan izanda. Atzo arratsaldean atzeratu zen berriz ere akordioaren sinadura, bi aldeen arteko akordio orokor baten faltan, baina gauzak bide onetik doazela ziurtatu du Seaskak, atzo Parisko gobernuak mahai gainean jarritako eskaintza kontutan izanda. Hainbat ekimen eta protesta egin izan ditu Seaskak Hezkuntza ministerioari irakasle postu horien gaineko ardura har zezala eskatuz.