Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

EAJk irabaziko lituzke Espainiako Estatuko hauteskundeak EAEn Soziometroaren arabera

Gurean Gaur

2019, api. 03 - 17:04
Galdeketak jasotzen duenez, jeltzaleek 6 diputatu eskuratuko lituzkete; PSE-EEk, lau; Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk, hiruna, eta PPk bi. Cs eta Vox ordezkaritza gabe geratuko lirateke. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, sozialistak izango lirateke garaile Araban, botoen % 22,3 eta eserleku bat eskuratuta. Bizkaian, EAJk irabaziko lituzke bozak, eta 2016ko emaitzak hobetuko lituzkete. Ia botoen herena eta hiru eserleku lortuko lituzkete, egun baino ordezkari bat gehiago. Gipuzkoan, jeltzaleak izango lirateke garaile galdeketen arabera; botoen % 26 eskuratuko lituzkete, eta gaur egun dituzten ordezkariei eutsiko liekete (2 diputatu).
Hamaika Telebista