Kaleratzeak Stop plataformak elkarretaratzea egin du Gasteizen
Gurean Gaur
2019, api. 03 - 16:04
Kaleratzeak Stop plataformak Gasteizko Foru kalean elkarretaratzea egin du Josek apirilaren 11n pairatu behar duen kaleratzea salatzeko eta erakundeen esku-hartzea eskatzeko. Jose, kaleratua izango den La Puebla de la Barkako (Errioxar Araba) biztanlea da, hostalaritzan lan egindakoa eta 2010ean bizkarrezurrean lesioa sufritu zuena. Urte batez bajan egon ostean, kaleratua izan zen eta han eta hemenkako aldi baterako lanetan egon da. Diru sarrera ez-finkoekin, ezinezkoa izan zaio Ibercaja kutxarekin duen hipotekari aurre egin. Hortaz, zazpi hilabetez ezin ordaindu eta gero, Ibercajak mailegua erreklamatu egin dio. Etxea enkantera atera eta %70ko balioan saldu egin zen, eta Joseri 7.000 euroko zorra ordaintzeko eskatzen diote.