Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa sendotzeko jardunaldia egingo dute Azpeitian
Gurean Gaur
2019, urr. 03 - 16:10
Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa sendotzeko jardunaldia antolatu dute Udako Euskal Unibertsitateak, Jalgi elkarteak, Elkar fundazioak, Hik Hasi egitasmoak, Ikas Elkar enpresak eta Azpeitiko Udalak. Lehenengo jardunaldia urriaren 19an egingo dute Azpeitiko Basazabal jauregian. Ekimena ziklo baten hasieratzat jo dute, euskal kultur sorkuntzaren transmisioa egituratzeko eta sendotzeko. Lehen saioan kulturgintzaren eta kultur transmisioaren egoera aztertuko dute hezkuntza arautuaren ertzetatik.