Johnsonek Irlandako aduanan muga fisikorik ez jartzeko proposatu du
Gurean Gaur
2019, urr. 03 - 16:10
Erresuma Batuko lehen ministroak Europar Batasunean aurkeztu du brexit-erako plana. Brexit-a gauzatzeko Europar Batasunarekin akordio batera heldu behar du. Irlanda banatzen duen mugari buruzko erregimena izan zen elkarren arteko talka gehien sortu zuen gaia. Boris Johnsonen proposamena da Ipar Irlanda Erresuma Batuko aduana batasunetik ateratzea, baina muga fisikorik ezarri gabe, eta merkatu komunean jarraitzea, gutxienez 2025era arte. Horrela merkataritza gaiak Londrestik kontrolatu nahi ditu eta bertako legea betetzen dela ziurtatu.