Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

Hego Euskal Herrian langabeziak behera egin du azken hilabetean

Gurean Gaur

2019, uzt. 02 - 18:07
Hego Euskal Herrian langabeziak behera egin du azken hilabetean. Espainiako Estatuko Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministerioak jakinarazi du maiatzean baino 3.417 langabe gutxiago dagoela lau lurraldeetan. Aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, % 3,8 txikitu da Gipuzkoan, Nafarroan % 2,84 jaitsi da, Araban %1,86 eta Bizkaian % 1,6. Guztira, 141.719 langile dabil lan bila Hegoaldean. Bizkaian, 63.913 langabe daude, 30.376 Nafarroan, 28.797 Gipuzkoan eta 18.633 Araban. Udaren hasierari lotutako enpleguei esker zerbitzuetako langabezia gutxitu da 2.086. Industrian 283 txikitu da eta eraikuntzan ere bai 253, baina aurreko hilabeteetan baino gutxiago hala ere. Horrez gain, lana dutenen kopurua handitu egin da: bataz beste, 1.262.627 lagunek kotizatu zuten ekainean Gizarte Segurantzan, maiatzean baino 4.213 gehiagok eta duela urtebete baino 26.779 gehiagok. Bestalde, lana lortu dutenen gehiengoa behin-behineko kontratuekin ari da lanean. Ekainean sinatutako kontratuen %7,6 soilik izan dira mugagabeak.
Hamaika Telebista