Herri Sanferminak kolektiboak auzolanaren aldeko aldarria azpimarratu du
Gurean Gaur
2019, uzt. 02 - 17:07
Behin betiko egitaraua aurkeztu du Herri Sanferminak plataformak. Gaurko agerraldian kideek auzolanaren aldeko apustua berretsi egin dute eta Maya alkatearen mehatxuen aurrean, herritarren babesa dutela erantzun. Bizikidetza kezka izanik, zuzeneko musika emanaldiak lehenago amaituko dituzte. Oraindik 197 txanda betetzear daude eta horiek betetzeko laguntza eskatu dute.