Skip to main content

Javier Clementek Panamaren aurka egingo du debuta eta euskal jokalaririk onenak eraman nahi ditu bertara

Gurean Gaur

2019, mar. 07 - 19:03
Euskadiko Futbol Federazioak Javier Clemente aurkeztu du. Barakaldokoak hautatzaile lanak egingo ditu aurrerantzean eta bere aurreneko partida maiatzaren 29an izango, Panamaren aurka etxetik kanpo. Bizkaitarrak "ilusioz" hartu du erronka eta "herriari laguntzeko" nahia azaldu du. Zerrendei dagokienez, jokalaririk onenak deitu nahi dituela azpimarratu du, nazioarteko goi mailako taldeetan aritzen direnak barne, eta Aymeric Laporterekin kontatzeko asmoa duela iragarri du. Horrekin batera, diasporako jokalariak deitzeko atea irekita utzi du.
Hamaika Telebista