Skip to main content

Konponbidea, bizikidetza eta etxeratzea aldarrikatzeko mosaiko bat eratuz

Gurean Gaur

Konponbidea, bizikidetza eta etxeratzea aldarrikatzeko mosaiko bat eratu zuten asteburuan 600 bat lagunek Donostiako Kontxa Hondartzan. Euskal presoentzako irtenbide bat ekarriko duen espetxe politika aldatzeko eskatu zuten eta babes zabala izan zuen mobilizazioak, ekitaldia babestu baitzuten EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, eta bertan izan ziren ELA, LAB, UGT, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuetako kideak ere.