Skip to main content

1.300.000 sinadura jaso nahi dituzte Guggenheimek Urdaibaiko proiektuari uko egin diezaion

Gizartea

2024, uzt. 17 - 16:07

SEO/BirdLife-k eta Guggenheim Urdaibai Stop plataformek sinadura bilketa bat hasi dute. Nazioarteko bilketa antolatu dute. Helburua 1.300.000 sinadura lortzea da. Zifra sinbolikoa da, Guggenheim Bilbao museoaren urteko bisitari kopurua adierazten baitu. Ekimenaren bidez herritarrek proiektuarekiko duten aurkakotasuna helarazi nahi dute.

Hamaika Telebista