2024ko Udalekuak ekimenak 4.203 plaza eskainiko ditu, iaz baino 210 gehiago, uztailaren 1etik 29ra
Gizartea
Beste urte batez Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundiek udalekuen kanpaina antolatu dute, EAEko haur eta gazteei bideratutako programa ludiko eta hezitzailea. Udalekuak uztailak 1 eta 29 artean burutuko dira, txanda bakoitza 7 egunekoa izanik. Aurten, 7 eta 13 urte bitarteko 4.203 haurrek hartuko dute parte udalekuetan, aurreko urtean baino 210 gehiago. Zehazki, 1695 Araban, 1498 Bizkaian eta 1010 Gipuzkoan. Gasteizen bildu dira hiru aldundiak udalekuen helburuetako batzuk euskara, gizarte kohesioa eta haurren autonomia direla adieraziz, Edizio honetan ezarritako kuota 138 eurokoa izango da, ostatua, janaria, dinamizazio zerbitzua, asegurua eta garraiobidea barne. Guztira 16 instalazio dituzte, 3 Araban, 7 Bizkaian eta 6 Gipuzkoan. Hizkuntzari dagokionez, euskarazko txandan edota txanda elebidunetan parte hartzeko aukera egongo da.
Martxoak 13an irikiko da izen emateko epea eta hilak 22ra arte haurrek zozketan parte hartzeko aukera izango dute Udalekuak 2024ko webgunean izena emanez. Lurralde bakoitzean data desberdinetan zabalduko da zozketaren emaitza, informazio guztia webgunean dago ikusgai.