AEKk 65 mintzodromo antolatuko ditu maiatzaren 21ean, "inoiz baino euskara gehiago entzuteko"
Gizartea
Udane Arbeo Astigarraga
2026, Maiatza 12 - 13:05
Duela hilabete iragarri bezala, AEKn hainbat konpromiso hartu dituzte, 24. Korrikak utzitako sentsazio indartsuei helduta. Izan ere, erakundeak Euskal Herri osoari erakutsi nahi dio zer eskaini ahal duen euskararen pizkunderako. Hala, hilaren 21ean, mintzodromoak antolatu dituzte, 'Korrikaren 12. eguna: eta izango gara' ekimenaren baitan.
AEKk nahi du maiatzaren 21a izan dadin Euskal Herrian euskara gehien hitz egingo den eguna. Mintzodromoetan parte hartu nahi duenak informazioa eta izen-ematea korrika.eus webgunean edo AEKren euskaltegietan aurki ditzake.

















