Skip to main content

AHTaren obrekin jarraitzeko egindako akordioen aurrean, AHT Gelditu! Elkarlanak deituta elkarretaratzea egin dute Bilbon

Gizartea

2021, aza. 17 - 06:11

Azken aldian, AHTaren obrekin jarraitzeko egindako akordioen aurrean, protesta egin dute hainbat pertsonek AHT Gelditu! Elkarlanak deituta. Hainbat pertsona bildu dira Bilbon, Adifen aurrean egin duten kontzentrazioan. Izan ere, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako trenbideekin aurrera egiteko akordioa itxi zuten Jaurlaritzak eta Madrilek hilabete hasieran. Hala, AHT Gasteizera eta Bilbora lurpetik iristeko konpromisoa berretsi zuen Jaurlaritzak Madrilekin.

Hamaika Telebista