Skip to main content

Aldak Baionako Habas auzoko hezetasun arazoak konpontzea eskatu du

Gizartea

Habitat Sud Atlantique okupatu du Aldak Baionan. Auzoko etxeen hezetasunak konpontzeko konpromisoa har dezala eskatu dio HSAri. Oraindik lortu ez duten konponbidearen eske bertaratu dira 42 auzotar eta militante HSAren egoitza nagusira. Eraberritzea abiatu eta bitarteko konponbideak ematearen esperoan dira. Izan ere, hezetasuna eta mutxidurez gain, haizeztatze, intsolazio edota ur infiltrazio arazoak ere badira 137 etxebizitzatan. Horregatik, HSA egituraren egoitza okupatu eta zuzendariarekin hitz egitea eskatu dute. Aldako kideek ohartarazi dute mobilizatzen jarraituko dutela konponbideak epe laburrean eskaini ezean.