Skip to main content

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erregistro zibilek 133 sexu-aldaketa izapidetu dituzte martxotik

Gizartea

Ane Garitaonandia

2023, Maiatza 23 - 06:05
Martxoaren 2an sartu zen indarrean Trans Legea eta, ordutik, sexua aldatzeko egindako espedienteen artean bost jada amaitu dira. 41 aurretiko hitzorduaren fasean daude eta 87 hasita daude. 133 espediente horietatik 13 Araban daude, 65 Bizkaian eta 55 Gipuzkoan. Arauak aukera ematen die 16 urtetik gorako trans pertsonei erregistroan sexua aldatzeko. Hasierako agerralditik berrespen-agerraldira hiru hilabete igarotzen dira batez beste, eta hortik aurrera beste bat gehiago, erregistroan aldaketa burutzeko.
Hamaika Telebista