Skip to main content

Baiona jai giroan murgilduko da bost egunez

Gizartea

Ekain bukaeran aurkeztu zituzten Lapurdiko hiriko Zizpa Gaztetxeko kideek aurtengo festetako kartela eskutan jai «herrikoi, euskaldun eta feministak». Izan ere, hiriburuan gailentzen den jai ereduaren alternatiba eraikitzen jarraitzen dute, eta aurtengoa hamargarrena da, zeina uztailaren 26tik 30era jazoko den.