Skip to main content

Autoetako ume aulkien araudi berria sartu da indarrean

Gizartea

2024, ira. 02 - 18:09
Autoan bidaiatu behar duten umeek beharrezkoa dute homologatuta dagoen ume aulkiaren erabilera. Astelehen honetatik aurrera R129 edo i-Size araudiaren araberako aulkitxoak soilik erabili ahalko dira. Iaztik debekatuta dago Europako Batasunean R44 motako aulkitxoak fabrikatzea eta inportatzea.

Erabiltzaileei dagokienez, legeak zortzi urteko tartea aurreikusten du aulkitxoak aldatzeko, bitartean, zaharrak erabili ahal izango dira.  Orain arte autoan haurrak eramateko aulkitxoek pertsonaren altuera eta pisua hartzen zuten kontuan. Berriek, ordea, nahikoa dute altuerarekin. Modelorik berrienek aulkitxoetako gerrikoetan bereizgarri berdeak dituzte, gorriak eduki beharrean.

Aulkitxoa erabiltzeak %40 murrizten ditu lesio hilgarriak, eta %70 zauri larriak izateko aukera. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, aulkitxoa erabiltzeak %40 murrizten ditu lesio hilgarriak, eta %70 zauri larriak izateko aukera.
Hamaika Telebista