Skip to main content

Baionako jaietan lau bortxaketa salatu dira, gizon bat larri zauritu, eta mutil bat hil

Gizartea

Bortxaketei buruz, Parizelek azaldu du prozedurak martxan direla eta biktimen osagarri ikerketak egin direla. Asteazken gauean sexu erasoa salatu zuen emakume batek, eta fiskaltzak kasua artxibatzea erabaki du. Horrez gain, 46 urteko gizon bati eraso egin zioten etxera sartzen ari zela. Prokuradore ordeak azaldu du gizona oraindik koma artifizialean dagoela, eta hiltzeko arriskuan oraindik. Heriotza bat ere izan da, 18 urteko mutil bat hilik aurkitu dute etxean.