Bidasoan hildako migratzaileak izan dituzte gogoan Hendaian eta Donapaleun
Gizartea
2024, ots. 07 - 07:02
Mugetan hildako migratzaileen heriotzak gogoratu eta salatzeko nazioarteko eguna da otsailaren 6a. Migratzea eskubidea dela aldarrikatu eta azken urteetan Euskal Herrian zein Europan hil direnak gogoratu dituzte Hendaian eta Donapaleun, Etorkinekin Diakite taldeak deitutako elkarretaratzeetan. 2021eko apiriletik bederatzi pertsona hil dira muga zeharkatu nahian.