Bilboko Aste Nagusia, "azken hamarkadako onena"
Gizartea
Xabi Ealo Diaz
Bertsotan hasi eta bertsotan bukatu da Bilboko Aste Nagusia, tartean, bederatzi egun eta bostehun ekitaldi baino gehiago.
Jaien biharamunean balantzea egiteko unea da, Bilboko Udalak, esaterako, azken hamarkadako Aste Nagusirik onena izan dela dio, eta bi milioi pertsona batu dira egunotan Bizkaiko hiriburuan. Juan Mari Aburto alkateak nabarmendu aurtengo jaiak lasaitasun eta elkarbizitza giroan igaro direla orokorrean, hala ere, mila eta sei gertakari salatu dira. Larunbatetik iganderako gauean izandako istiluak arbuiatu ditu Bilboko EH Bilduk. Era berean, Bilboko Aste Nagusiko jai ereduaren arrakasta azpimarratu eta Aste Nagusiak jaia eta aldarrikapena uztartzen dituela agerian gelditu dela dio du koalizio subiranistak.
Bilboko Konpartsak, euren aldetik, hasi dira pixkanaka pixkanaka hiria lehengoratzen eta txosnen desmuntaketari ekin diote. Pozik agertu dira jaien osteko balorazioan, ez dutelako erasoen aurkako protokoloa aktibatu behar izan, eta jaigunean izan den giro positiboa nabarmendu dute.
Aurtengoa amaituta, dagoeneko hasi da 2027ko Aste Nagusirako atzera kontaketa.

















