Skip to main content

Bizi mugimendu ekologistak AHTaren "inposizioa" salatu du Baionan

Gizartea

Pirinio Atlantikoetako Departamenduko kontseiluak Baionan duen egoitzatik bi pankarta handi zintzilikatu dituzte Biziko kideek AHT “proiektu klimatizida” salatzeko. Ekintzaren bidez, oroitarazi nahi izan dute 2021eko abenduan proiektuaren printzipioaren kontra bozkatu zutela Euskal Elkargoko hautetsien %80k. Hori dela eta, proiektua “bertan behera” uzteko galdegin du elkarteak. Halaber, salatu dute Ipar Euskal Herriko herritarrentzat zerga berriak ekarriko dituela abiadura handiko trenbide berriak.