Skip to main content

Ekhiñe Petriati, Bilgune Feminista: "Antolakuntza feminista da bidea sistema heteropatriarkala iraultzeko"

Gizartea

Martxoaren 8aren karietara, Euskal Herriko Bilgune Feministako Ekhiñe Petriati izan da 'Gurean Gaur' albistegian. Mugimendu Feministak 'Gure bizitzekin negoziorik ez' lelopean kaleak hartzeko deia egin du, emakume lengileek bizi dituzte egoera prekarioak salatzeko asmoz. Izan ere, lan erregimen orokorretik kanpo dauden lanen gehiengoa ere emakumeon gain dago, eta ordaindu gabeko lanaren gehiengoa ere bai, azken horiek zaintza lanei estuki lotutakoak. Hala, azpimarratu du sistema heteropatriarkala suntsitu eta bizi eredu eraldatzaileak eraikitzeko, urgentziazko neurriak adostu, exijitu eta hartu behar direla.