Ertzaintza gogor oldartu da Hernaniko bizilagun baten etxegabetzea eragotzi nahi izan duten pertsonen kontra
Gizartea
Ane Garitaonandia
2023, eka. 08 - 07:06
Kontseilu Sozialistak salatu du Hernaniko Udalak ez diola alternatibarik eskaini kaleratutakoari, ehunka etxe huts dauden arren. Bestalde, Bilboko zenbait eragilek legez kanpoko kaleratzeen kontrako gida aurkeztu dute. Azpimarratu dute gida “autodefentsarako tresna bat” dela, baita “elkar babesteko” modu bat ere.