Skip to main content

Etxe bat okupatu dute Senperen, salmenta espekulatiboa gelditzeko asmoz

Gizartea

ELB laborarien sindikatua, Lurzaindia elkartea, Ostia sarea eta herrian sorturiko kolektiboaren babespean okupazioa abiatu du 40 herritarrek. Jabeak borrokan ari diren kolektiboei lurra erostea proposatu zien 200.000 euroren truke. Etxebizitza, ordea, jabeak salgai ezarriko luke, 1.000.000 euroan. Espekulazioaren aurkako borrokan ari diren kolektiboek uko egin zioten proposamenari, espekulazioa sustatuko zuela argudiatuz.

Tokiko eragileen artean bilerak egin dira jabetzako 50 hektareetarako konponbideak eztabaidatzeko. Orain arte, ez dute irtenbiderik aurkitu, eta mobilizazioak egin dituzte inguruan eta inguruko herrietan.