Skip to main content

Etxebizitza eskubidearen alde mobilizatuko dira apirilaren 1ean Baionan

Gizartea

Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren inguruan dagoen arazoaren erakusgarri dira Chester egoitza eta Duponten kasua. Urtean 20.000 etxebizitza turistikotik gora daude alokairuan Ipar Euskal Herrian, 42.235 bigarren etxebizitza eta 11.904 etxe huts daude. Herrian Bizi plataformak legean, administrazioan eta zerga sisteman eragin nahi du. Horretarako, manifestazioa deitu dute apirilaren 1ean, 15:00etan, Baionan, Hala, egun osoko egitaraua antolatu dute Xaho plazan: besteak beste, hitzaldiak eta kontzertuak.